XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apirilla

AURTENGO Apirillak etzuan oso asiera ona izan. Bazuan otza eta bustia berekin. Une txarrak luze egiten zaizkigu, eta aurten udaberririk izango ez ote zan etsi ere egin genduan.

Txar aldiaren ondoren on aldia etortzen da, ordea, eta etorri da.

Gaur beintzat illak 15 eguraldi zoragarria dago.

Ipar aize pixkabat badabil, baiña laiñoen izpirik ez da agiri zeru urdiñean, eta eguzkia indartzen asia egonik, egun alai eta atsegingarria gaurkoa, bat baldinbada.

Kale zulotik irten eta mendi aldera joateko gogoa ematen duan oietakoa.

Erri inguruan badago gaur zeiñ ikusia eta norekin itzegiña.

Danak pozik ikusten dira, eguraldia ontzeko garaia bazala esanez.

Lanbroak eta eguraldi gordiñak biriketan egindako armearme-sareak kentzeko gogoa bazeukaten batek baiño geiagok.

Aterki azpian gorde ezin dan arpegi zimurrari begiratu edo paparra zabalduta eguzkitan lasai dabillen batena ikusi badago alde ederra.

Eta zer esango degu izadiari buruz? Noranai begiratuta lora besterik ez da ikusten.

Keriz, udare, arantzabeltz eta iñun diran guztiak oraintxe daude lora bete-betean, eta ostoa nola oraindik atzera samar dagon, iñoiz baiño obeto nabarmentzen dira lorak. Badago begientzat atsegingarririk asko.

Zelaiak ere belarrez ondo jantziak agiri dira.